ACT jaialdiak aurten 22 lan eszeniko eskainiko ditu arriskua ardatz hartuta

egitaraua programa act 2019

ACT 2019 performance danza teatro circo

  • Jaialdia urtero ospatzen da Guggenheim Bilbao Museoan, Kafe Antzokian eta Barakaldo Antzokian.
  • Aurten sorkuntza-polo bat gehitu diogu Bagatzan larunbata eguerdian, BAI-k (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eta Zirkodomoak, zirku espazio berria, osatua.
  • Guggenheim Bilbao Museoan, Creative Europe-k babestutako SHIFT KEY proiektuak aukeratutako nazioarteko bi pieza bikain izango ditugu.
  • Sarrerak lehiatilan eros daitezke ikuskizuna hasi baino 30 min lehenago eta aretoaren edukiera bete arte. Bonoak espazionan eros daitezke apirilaren 26tik aurrera. Bonoa (4 egun): 40 €. Sarrerak: 10 €

Behin betiko, ezinbestekoa, bikaina… ACT ACT 2019! Halako gehiegikeriarik gabe, egia da XVI. aldi honen emaitzez pozik gaudela. Proposamen arriskutsuez gainezka dator. Aurten, 22 lanekarriko ditugu betiko guneetara, Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa eta Barakaldo Antzokia, eta baitaberri batera ere: BeurkokoZirkodomoa zirku karpara

BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia, gure prestakuntza zentro eszenikoaren ondoan dago karpa, bertatik bertara. Beraz, ekainaren 1ean, larunbatean, gure auzoa ospatzeko, performancesaio hirukoitza eta marianito batproposatzen ditugu.

ACT Jaialdian aurten, anarkismoaz, kontrol teknologikoaz, zahartzaroaz, britainiar politikaz, gerraren zentzugabekeriaz hitz egingo dugu. Montenegro, Albania, Kosovo eta Metohija urruneko birjina edo birjina estereotipoez. Hegaztien hizkuntza aztertuko dugu, Albert Camus-en ‘Sisifo’ berrikusi edota Haruki Murakamiren ‘Dantza, dantza, dantza’ lanaz. Malabareak, dantzak, zuzeneko musikak, txotxongiloak, antzerkia edo flamenkoa egingo ditugu. Horrez gain, atariko modura, dantza dokumental baten doako aurrebista egingo dugu maiatzaren 28an Bilborock-en. Behean trailerra ikus dezakezu.

ACT 2019 masterclasses

Guggenheim Bilbao Museoan, ShiftKey programako bi pieza bikain ikusiko ditugu, beste leku batzuetan arrakasta handia izan dutenak. Europako laguntza duen proiektua da ShiKey eta ACT-ek International Festival Network-ekin egiten du. Egitarau osoa ikusteko, hemen sakatu.

Beti bezala, programa bi tailerrekin bukatzen da, aurten Sra. Polaroiska eta Ricardo Iniestak (Atalaya teatro) emanak. Informazio gehiago hemen.

Gutxi geratzen da. Maiatzaren 28an Bilborocken 20:00etan elkar ikusiko garelakoan!

newsletteract