ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiak Maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitarte, Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia eta Bagatzako Zirkodomoa, arte eszenikoz beteko ditu.
Baina aurretik , beste behin, antzokien hormak gainditu, agertokitik jaitsi eta jaialdiaren zati bat kalera eramango dugu. Ostiralean, 24an, arratsaldeko 17: 30etan egingo dugu Barakaldoko Herriko plazan eta igandean, 26an, 12:30etan Bilboko Unamuno Plazan. Tarantinoren modura, ekialde urruneko pertsonaiek, akrobazia arriskutsuak eginez, ACT jaialdiaren 16. edizioa aurkeztuko digute.
Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia den ACTFESTIVAL-ek XVI. aldi honen egitaraua aurkezten dizue, arriskuaren ideia ardatz hartu dugu berau egituratzeko. Arriskua, giza jardueraren katalizatzaile gisa ulertzen dugu, berrikuntzarako ezinbesteko, ikerkuntzarako berezko eta hizkuntza eta gai berriak proposatzeko beharrezko.
ACT Jaialdian aurten, anarkismoaz, kontrol teknologikoaz, zahartzaroaz, britainiar politikaz, gerraren zentzugabekeriaz hitz egingo dugu. Montenegro, Albania, Kosovo eta Metohija urruneko birjina edo birjina estereotipoez. Hegaztien hizkuntza aztertuko dugu, Albert Camus-en ‘Sisifo’ berrikusi edota Haruki Murakamiren ‘Dantza, dantza, dantza’ lanaz. Malabareak, dantzak, zuzeneko musikak, txotxongiloak, antzerkia edo flamenkoa egingo ditugu. Horrez gain, atariko modura, dantza dokumental baten doako aurrebista egingo dugu maiatzaren 28an Bilborock-en. Egitarau osoa hemen ikus dezakezue
Guztira, 22 pieza banatuko ditugu ohiko espazioetan, Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, Barakaldo Antzokian, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegian eta aurrenekoz: Bagatzako Zirkodomoan.
Gutxi geratzen da.
Maiatzaren 28an, 20: 00etan Bilborocken elkar ikusiko dugulakoan!