Zuzeneko ikuskizun multimedia bat, dantza eta umorea ACT 2019 inauguratzeko

BIDEOA | EGITARAUA | MASTERKLASSAK

ACT Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia bihar, maiatzak 29, hasiko da XVI.ez, Kafe Antzokian, arratsaldeko 20: 00etan. Saioak hiru zati izango ditu, iaz saritutako bi pieza aurretik  eta lehiaketa hasteko Noémie Cuérel-en ‘The Rose’ ostean, dantzari suitzarrak 60ko hamarkadako abeslari ospetsu bat ekarriko digu.

Gaua  Kulu Orr giza ordenagailuaren ‘Control Freak’ lanaz hasiko da, Birminghameko BEFESTIVALen irabazi zuen ACT saria iaz. Umorea, zuzeneko musika, zirkua, punta-puntako teknologia ikusleekin elkarrekintzan. Yang Han Bi konpainia korearrak ‘Trigger Warning’ (ACT 2018 saria irabazi zuen dantza-ana) ere antzeztuko du ondoren.

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko ​​ikasleek,  jaialdia aurkeztuko dute, aurtengoaren ardatza arriskua da eta ‘Riscos’ ekintza egingo dute. Bukatzeko, Kafe Antzokian zizka-mizkak eta musika, ikusleak eta artistak elkarrekin afaltzera gonbidatuta daude.

Edizio honetan, artista berritzaileek beren proiektuak garatzean eta erakustean hartutako arriskuari erreparatu nahi diogu. Beren lana azpimarratu nahi dugu eta haien ausardia errebindikatu nahi dugu, eszena eraldatzeko eta eguneratzeko beharrezko motorra baitira. Horregatik, 22 piezako programa askotarikoa osatu dugu , bai forman bai edukietan. Horietatik 15k ACT 2019 lehiaketan parte hartuko dute eta mundu osoko 65 herrialdetako 800 lanen artean aukeratuak izan dira. Sarien artean ACT 2019 saria (2.000 euro, Bilbon egoitza  artistikoa proiektu berri batean lan egiteko eta 2020ko jaialdira pieza berri bartekin etortzeko aukera), ACT-BAD Bilbao saria ( Bilboko BAD jaialdian jarduteko aukera) eta ACT-DURI Korea saria, ( Seuleko DURI Antzokian antzezteko aukera).

Gainerako lanak erakusketaren atalean sartzen dira, iazko irabazleak, Yang Han Bi konpainiak, aurten proposamen berri bat ere ekarriko du. Horrez gain, BE Festival-en iaz ACT saria irabazi zuen ‘Control Freak’ lana ere sartuko da. Ekainaren 1ean, larunbatean, Guggenheim museoan bi lan ikus daitezke; SHIFTKEY programak aukeratzen ditu. Creative Europe -k babestutako programa hau . Atal honekin bukatzeko,  Bizkaiko Antzerki Ikastegia, jaialdiaren antolatzailearen bi lan labur. indarkeriei buruzkoak- tratu txarrak eta gerra – ikastetxeko azken urteko ikasleek jokatzen dituzte.

Trigger Warning The Rose Control Freak