Emanaldiak, dantza eta masterclass bat Ricardo Iniestarekin ACT jaialdiaren hirugarren egunean

BIDEOA | EGITARAUA | MASTERKLASSAK

ACT jaialdiaren hirugarren egunean Barakaldo antzokira itzultzen gara 19: 00etan, ‘The Man’ dantza lanarekin, Peculiar Man konpainia alemaniarrak egina. Dantzari pare bat dantzan oso eszenaratze garbiarekin. Ondoren, Carlo Massari / C & C italiarrek ‘Beast without beauty’ proposatzen dute, umore oso sotila eta estetika oso interesgarria.

22: 00etan aldiz Kafe Antzokian, hiru emanaldi desberdin. Gasteizko Amaia Bonok ‘Ahora_Ya’ aurkeztuko du, hitzez lan egiten duen antzerkia. Gestring Aizpek ‘Good girl’ lana erakutsiko dute, mugimenduan oinarritzen dena. Bukatzeko, F de Asfalto taldeak bost jokalari, zuzeneko musika eta flamenkoa jarriko ditu eszenatokian. ‘No estoy aquí para entreteneros’, erritmo-performance bat.

Goizez Barakaldo Antzokian Ricardo Iniesta maisuaren klasea izango dugu, ‘Eszenaren alkimistak’ izenekoa. Ricardo Iniesta antzerkian “agit prop”arekin hasi zen Francoren garaian, La Guadaña unibertsitate taldearekin. 1983an sortu zuen Sevillan ATALAYA taldea, konpainia honekin egin ditu bere ikuskizun guztiak.

The Man Beast without beauty Good girl (2) No estoy aquí para entreteneros Ahora_ya