BIDEOA | EGITARAUA | MASTERKLASSAK
ACT Nazioarteko Jaialdiaren azken egunera iritsi da, hiru saio izango dituen eta bi berritasun saio eguna. Berritasun aldera, Zirkodomoan, Barakaldoko zirku eskola berrian 12: 00etan, hiru lan izango ditugu eta bukatzean marianitoz bustitako txangoa auzoko BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegira, ACTeko antolatzaile baita. Arratsaldez, bestalde, 19.00etan Guggenheim Bilbao Museoan beste goi mailako bi lan, SHIFT KEY programaren baitan, ACT jaialdiak Europako beste hainbat jaialdirekin burutzen duena.
Eguerdiko 12: 00etan, Zirkodomoan, Bagatzako zirkogune berrian, ACT Jaialdiaren lehiaketako azken saioa izango dugu. Saio hirukoitza izango da. Broken Box Collective taldearen ‘Outside the Club’ lana alde batetik, Erresuma Batuko paisaia politikoan sortutako gaien eta sentimenduen adierazpen bisuala, hiru artistek malabarez, eskulturaz eta mugimendu koreografiko zehatzez sortutakoa. ‘Sonny’ bestetik, City of Women esloveniar konpainiaren emanaldia, Balkanetako emakumezkoen irudia ikertzen duena. Bukatzeko, ‘A solo for a nervous system’, -erritmoaren inguruko ikerketa, neurologian oinarritutakoa, proposatzen digu Klaas Devos & Barely imaginable Beings, belgikarrak.
Arratsaldeko Guggenheimgo saioan aldiz, 19.00etan, SHIFT KEY programak hautatutako bi lan goren. Proiektua, Creative Europek lagundua da eta bertan ACTekin batera Amsterdamgo ITS Festival, Erromako SHORTTHEATRE, Sarajevoko Future Mess, eta Birminghamgo BE Festival daude besteak beste. Proiektu honen xedea talde berri zein eratueagoei laguntza ematea da, beren ibilbidean aurrera egiteko asmoz. Guggenheim Bilbao Museoan jarduteko hautatutako taldeak Bosse Provoost & Kobe Chielens / de polen belgikarrak eta Frantziako Romain Beltrão Teule / Supercabras dira. Lehenengoak ‘Moore Bacon!’ , artista plastiko ospetsuen lanaren inguruko proposamena taularatuko du, ikuslearen begia etengabe dantzan jartzen duen lana. Bigarrena ‘Légende’ da, konferentzia modura, hegaztien hizkuntza aztertuko diguna.
Jaialdiaren itxiera Kafe Antzokian izango da gaueko 22: 00etan eta hau ere saio hirukoitza izango da. Hasteko, Yang Han Bi, ACT 2018ko irabazleak, azken urtean landutako “ Dance” beria aurkeztuko digu. Beste biak, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko pieza laburrak dira, ikasketa bukaerako lanak., Dekoratu berarekin baina oso erritmoa eta hizkuntza desberdinak dituztenak, indarkeriari buruz hitz egiten dute biek ala biek. Fer Montoya-k idatzi eta zuzendutako ‘Isla de sirenas’ , bikotetan gerta ohi diren tratu txarren ingurukoa eta Fernando Arrabalen ‘Picnic’, absurdoaren antzerkia, umore dosi on batez gerrari buruz hitz egiten du. Sariak banatzeko gaua ere izango da.