‘Gorputzaren oroimena’, dantza dokumentala ACT 2019ren aurre ekitaldia

ACT Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia atzo hasi zen Bilborock-en aurre-ekitaldi batekin,  ehun pertsona bildu ziren. Roberto Menéndez euskal zuzendariak ‘La memoria del cuerpo: Formas en el  Espacio-Tiempo” aurkeztutako dantza-dokumentala ikustera.

Estatuko dantza garaikidearen inguruko filma da, diziplina horretako taldeak ezagun egin nahi dituena: Sol Picó (2016Dantza Sari Nazionala), Chevi Muraday (2006 Dantza Sari Nazionala), Kukai Dantza (2017ko Dantza Saria), Daniel Abreu (Dantza Sari Nazionala 2014) eta Carmen Werner (2007ko Dantza Sari Nazionala). Dokumentalaren ondoren, Roberto Menendezek filmari buruz hitz egin zuen, Joseba Lazkano ACT jaialdiaren zuzendariak lagunduta.

documental bilborock documental bilborock