ACT 2015 Egitaraua

ACT JAIALDIA 2015
 LAN LABURREN NAZIOARTEKO ANTZERKIALDIA

ACT JAIALDIAk, hau da, Bilbon eta Barakaldon ekainaren 3tik 6ra bitartean aurkezten den LAN
LABURREN NAZIOARTEKO ANTZERKIALDIAk, aurton 12. edizioa ospatzen du. Lau egun hauetan mundu osotik etorritako 70 artisten proposamen berritzaile eta arriskutsuak ikusi ahal izango dira Bilbo eta Barakaldon, eszena berrienaren isla direnak.

ACTeko egitarauan aurton aurkituko dugun kalitate handiak ez du publikoa axolagabe utziko. 170 proposamen baino gehiagoren artean aukeratutako 15 lan eszenikoz gozatu ahal izango du ikusleak, jenero desberdinetakoak, dantza, antzerkia edo performancea besteak beste. Aldi berean hitzaldiak, topaketak eta tailerrak ere izango ditugu.

ACT 2015eko lehiarako lan hautatuak honakoak dira:

“…TO BE CONTINUED” Krego-Martin Danza (Bilbo)
“BEATING McENROE” Jamie Wood (Erresuma Batua)
“AIR COCOON” YS Dance Project (Korea)
“HOEZAU?” J&A (Herbehereak)
“EHUNDURAK” Ehundurak Proiektua (Donostia)
“WUNSCHKONZERT” Cooperativa Maura Morales (Cuba-Alemania)
“RAGMANROLLS” Kim Hoogterp (Herbehereak)
“ECHO BEACH” Hanna Sullivan (Erresuma Batua)
“D-Rumbo” SofieDubs & ElConcertino (Donostia)
“ME, MY SELFIE AND I” Katja Heitmann (Herbehereak)
“#SOBREJULIETA” Grumelot (Madril)
“HOMOSAPIENS” Igor Vrebac (Bosnia Herzegovina-Herbehereak)

Eta erakusketa lanak:
“LA INVASIÓN DE LOS LADRONES DE CUERPOS” La Casa en el Árbol (Madril)
“WAITING” Mokhallad Rasem (Irak – Belgika)
“EPISODIO 08” Silbatriz Pons (Madril)
* Beharrezko den lanetan azpitituluak egongo dira, ulertzea erraztu asmoz.

Egitarauaren gainean informazio gehiago Egitaraua-n aurkituko duzue.

Laisterarte.