Frantziako Romain Beltrão Teule & Supercabras-en ‘Légende’, eta Belgikako Boose Provoost & Kobe Chielens / de polen-en ‘Moore Bacon!’ izan dira ACT Festival 2019k ShifKey proiekturako hautatutako bi lanak. Saioa Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan egin zen 100 bat lagunen aurrean, TOPARTEren babespean.
ShiftKey proiektuaren helburua bere ibilbidean erdi mailan dauden taldeak sustatzea da. Horretarako, ACT 2019-k, Steve Purcell Leeds Beckett Unversityko irakasle eta ekoizlearen tutoretzak antolatu ditu talde parte-hartzaileentzat, , eta Sra Polaroiskak emandako ikastaro bat,’ Kamara eta gorputza’. ShiftKey, Europa Creativek lagundua da diruz, eta ACT jaialdiak 2003an sortu zenetik bultzatutako Nazioarteko Jaialdi Sareak sustatutako egitasmoa da.
‘MOORE BACON!’
Bosse Provoost & Kobe Chielens / de polen / Belgium / 50′ / Dance
Gorputza urratu egiten da eta ezinezko formak hartzen ditu: luzatu, uzkurtu eta apurtu egiten da, gerora gure aurrean forma berri batekin aurkezteko baino ez. Moore Bacon!ek ikuslearen begia engainatzen du behin eta berriz. Hautemate oro sormen ekintza bat da.
‘LÉGENDE’
Romain Beltrão Teule & Supercabras / France / 30′ / Performance
What exists / What happens in the space (-time?) between the translation and the object that it comes from / the translated object? ‘Légende’ is a project that borrows the code of the conference/lecture to speak about the above question. It takes as its starting point the study of the fictional ‘language of the birds’ and the questions that the study of this language can create. ‘Légende’ is an attempt to enter in the world of words; to play with them and to question them. What are their powers? Where do they fail? A word as an act.
Mentoring breakfasts 121 for ACT companies
Steve Purcell / UK
Steve Purcell irakaslea eta ekoizle independiente da. ACT 2019an parte hartutako konpainien 1 eta 1eko aholkularitza topaketak Steve Purcell irakasle eta ekoizlearekin
Kamera eta gorputza
Sra. Polaroiska / Euskal Herria / 4h
Sra Polaroiska-ren helburua kamera eta gorputzarekin lan egitea da gure ingurunea ulertzen saiatzeko beste modu batzuk bilatzeko; subjektuarengana hurbidu, inguruan mugitu eta jokoaren arauak zehaztu. Gauzak kontroletik kanpo uzteko laborategia sortu , bazterrean bizi, mugatik hurbil, non jakin-mina, desira eta dena desberdina izateko aukera errealitate bihurtuko diren.