Parte-hartzeko izen emate epea zabalik dago
ACT sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa da. 2016ko ekainaren 1etik 5era bitarte ospatuko da ACT Jaialdia Bilbon eta Barakaldon.
ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du,aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma da. Berriz ere, dantza eta antzerkiaren munduko sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diegu bultzada. Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko ditugu Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz.
Gehiago jakin nahi izanez gero edo zure proposamena helarazteko, jeitsi formularioa eta oinarriak eta bidaliguzu act@bai-bai.net posta elektronikora.
Proposamenak bidaltzeko epea 2016ko Urtarrilak 15era arte dago zabalik!!!