Bolondresak deialdia [Itxita]

Aurton hamalaugarren edizioa ospatzen dugu eta arte ezsenikoen jaialdiak nola funtzionatzen duten ikasteko grina duten laguntzaileak bilatzen ditugu.

ACT Jaialdiaren lehenengo ediziotik (2004) gure helburua topagune, elkartruke eta erakusketa espazio bat sortzea izan da, artista berri zein profesionalentzat, nazio zein nazioarte mailan, eta horretarako, sinergia hori lortzeko, partehartzaileak jaialdi guztian zehar bertan geratzera gonbidatzen ditugu. Urte hauetan erlazio eta elkartrukeak sortu ditugu. 2005. urtetik hona IYMA antzerki sarearen parte gara, gure moduko jaialdiak bateratzen duen Sarea.

ACTek honako atalak ditu:

LEHIAKETA, leian diren lan laburrek gehienezko 30 minutuko iraupena dute. Lan hautatuen artean lengoaia eszeniko ezberdinak hartzen dira kontutan, baina denak dira artista berrienak eta kalitatea handikoak edo ikuspuntu berritzailedunak.

ERAKUSKETA, lehiaketan parte hartzen ez duten ikuskizunak. Aurreko edizioetako irabazleak edo esperientziadun artista berritzaileak.

ACTMOSFERA, topaketak sektorearekin eta feedback sesioak lehiaketako konpainiekin.

PEDAGOGIKOA, ikastaro eta tailerrak goizetan, partaide nahiz profesionalentzat.

Hobeto ezagutu nahi ba gaituzue eta jaialdian parte hartu, hurrengo link-a bete, mesedez.

Jaialdiaren ostean jaialdiak sinatutako ebaluazio bat jaso dezakezue nahi izanez gero, zuen kurrikulumera gehitzeko.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin jarri zaitezkete kontaktuan email honetara idatziz edo telefonora 944389096 deituz. Ondorengo formularioa bete eta maiatzaren 3a baino lehen bidali, mesedez.