ACT 2019

Datak: maiatzaren 29 tik ekainaren 1 a bitarte

4 egunetako bonoa: 40€ | Sarrerak: 10€

Guneak: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Zirkodomoa

Gogoratzen Ainara Legardon bi dantzariekin zuzenean kitarra jotzen? Eta ureztatzaile fluoreszenteekin armatutako hiru korear futurista? Edo Cobi, 90etako maskota, erretzen ari zen bitartean, Bartzeloooona kantatzen?   Bon Joviren inguruko musikala eszenatoki huts baten gainean?

Bai, hala da, maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitarte nazioarteko eszena berritzaileen XVI. Jaialdia ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Dantza, performancea, zirkoa edo antzerkiaz gozatzeko lau egun, zuzeneko musika eta, mamian, proposamen eszeniko garaikideak eta berritzaileak arriskuaren inguruan.

Aurten, anarkismoa eta kontrola, zahartzaroa eta gazteria izango da. Aurrerapen guztiak lehen eskutik ezagutu nahi badituzu, sareetan jarrai gaitzazu.

ACT-ek Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiak bere XVI. edizioa ospatuko du maiatzaren 29tik ekainaren 1era Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, Barakaldo Antzokian eta Zirko Domoan. Jaialdiak formatu laburraren aldeko apustua egiten jarraitzen du, gehienez ere 30 minutuko 3 edo 4 piezako saioak, dantza, zirkua, performancea, testu-antzerkia, etab.

Aurten, 65 herrialdetako 800 proposamen baino gehiago jaso ditugu. Kalitatea kolosala izango da. Gorde datok!

Edizio honetan, sortu berri diren artistek beren proiektuak garatzeko eta erakusteko hartzen duten arriskuan jarri nahi dugu begirada. Egiten duten lana azpimarratu nahi dugu, duten ausardia aldarrikatu, eszena eraldatzeko eta eguneratzeko beharrezko motorra direlako.

EGITARAUA

Co-Pulation

MASTERCLASSAK

sra.polaroiska