ACT FESTIVAL 2019 MAY-MAIATZA-MAYO 29 – 1 JUNE- EKAINA-JUNIO
Sarrerak eta espazioak ACT 2019ko egitaraua PDFen deskargatu
28 ASTEARTEA - TUESDAY - MARTES BILBOROCK 20:00 Previa ACT - Doan - Free - Gratis
‘LA MEMORIA DEL CUERPO: FORMAS EN EL ESPACIO-TIEMPO’
Roberto Menéndez / Euskal Herria / 60′ / Documental
29 ASTEAZKENA- WEDNESDAY - MIÉRCOLES KAFE ANTZOKIA 20:00 Opening, zizka-mizkak, music - 10€
‘CONTROL FREAK’
Kulu Orr / Israel / 30′ / Live music, comedy, theatre and physical theatre
Umorea, zuzeneko musika, zirkua, abangoardiako teknologia eta audientziarekiko elkarreragina batzen dituen bakarkako ikuskizuna. Artistak ia dena kontrolatzen du eszenatokian osagai digital eta ordenagailu eramangarrien bitartez.
‘THE ROSE’
Noémie Cuérel / Switzerland / 10′
Txaloak entzuten ditugu, ilunpetan eta poliki argia egingo da. Sartu egiten da bera. Bi alderdi horien eta bere nortasunaren emozioaren artean ari da igarotzen, mikrofonoaren aurrera iritsi eta musika hasten den arte…
‘TRIGGER WARNING’ – ACT 2018 SARRIA AWARD PREMIO
Yang Han Bi / Korea / 20′ / Dance
The work started from the story about the effects of associationism introduced in Roxane Gay’s Book, Bad Feminist. Roxane tells about the limitation of ‘Trigger warning’, and insists that people who experience traumas should cure themselves in order to overcome them. The work is based on it but focuses on the ‘relationships with others’, and ‘facing’ more.
30 OSTEGUNA - THURSDAY - JUEVES TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA 19:00 Contest session - 10€
‘EQUILIBRE PRECÁIRE’
Collectif Tarabiscote / France / 15′ / Performance
Greziar mitologian Kronos denboraren Jainko nagusia da. Lan honetan ez dago jainkotasunik, ingeniari bat baino ez, bere eskalan lan egiten duena, engranaje batean. Denboraren funtzionamendu egokia gainbegiratzen duena.
‘THE DOLPHIN HOTEL’
Massive Owl / UK / 30′ / Textual theatre
Batzuetan film bat, batzuetan performance bat eta batzuetan biak batera. ‘The Dolphin Hotel’ Haruki Murakamiren ‘Dance Dance Dance’ eleberriaren mundura doa bisitan. Ikuskizun hau work in progress bat da.
‘RINGWANDERUNG’
Chum-Project / Korea / 18′ / Dance
Garai batean, etsituta , itxaropena ikusi nahi nuen, eta nire erabakiaren ostean, borondateak jarraitu ninduen. Zenbat denboran bizi behar duzu burdinazko bihotz handi horrekin? Aurreikuspenak latzak izan arren, ez al litzateke bizitza ederra izan behar? Auto-estimu baxuagatik bizitza galdu duten gizajo bilakatzen ari gara.
30 OSTEGUNA - THURSDAY - JUEVES KAFE ANTZOKIA 22:00 Contest session - 10€
‘LAS 2 EN PUNTO’
As Marias / Illes Balears / 30′ / Documentary & textual theatre
Konpostelako familia anarkista bateko bi ahizpa, Maruxa eta Coralia Fandiño , espainiar gerra zibilaren osteko frankismoaren botere gehiegikeriak jaso ondoren, marjinazioan erori dira. Izan ere, horrek betirako aldatuko ditu eta Santiago osoak gogoan izango dituen bi pertsonaia bitxi eta berezi bilakatuko dira.
‘MOON NIGHT’
Artscenico / Germany / 10′ / Performance
‘Moon night’, koreografia, hamarkadatan dantzariekin lan egin ostean sortu zen eta norbera zahartzearen ondorio ere bada. Izen bereko musika eta poema erromantikoetan inspiratua.
‘CO-PULATION’
Tetrapode / France / 20′ / Physical theatre, dance
Bi dantzari eta giza tamainako txotxongilo batentzako trio koreografikoa da Co-Pulation. Pertsona oro gidatzen edo galarazten duen absolututasun eta egiazkotasunaren nahia aztertzen du piezak. Gure gorputz-ikerketek dantza garaikide eta airetiko teknikak erabiltzen dituzte, baita erritmo zehatzetan objektuak manipulatzerakoan
31 OSTIRALA - FRIDAY - VIERNES TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA 19:00 Contest session - 10€
‘THE MAN’
Peculiar Man / Germany / 30′ / Dance & theatre
Errealitatearen eta fikzioaren artean txandaka dirauen istorio batetako irudien konposizioan elkar topatu dute gizonak eta emakumeak. Giro surrealistak sortzen dira eta batak bestearen identitatea bilatzen du. Garai ezberdinetan zehar bidaiatuz, gizakien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak erakusten ditu, bizitzako gauza txiki eta itxuraz garrantzi gabekoen esentziari buruz hitz egiten duen bitartean.
‘BEAST WITHOUT BEAUTY’
Carlo Massari & C&C Company / Italy / 30′ / Dance & theatre
Gizartearekiko beste begirada bat: oraindik hotza, izoztua, bidegabea. Giza zorigaitzaren arketipo diren adierazkortasun faltari edota pertsonen arteko harremanen krudelkeri zitalari buruzko ikerketa ziniko lotsagabea. Ironia beltza, aurpegi zurbilen kontra.
31 OSTIRALA - FRIDAY - VIERNES KAFE ANTZOKIA 22:00 Contest session - 10€
‘GOOD GIRL’
Hermanas Gestring / Andalucía / 15′ / Dance
“Fatalak, oso txarrak gara” Bizitzaren sinfonia gisa, obra txikiak, etapak aurkezten ditugu, “nahiago ez pentsatzea” hasieran, zirkunstantzien arabera eraman gaitzaten, bigarren zatian “kanela adarrean” ahalaren adierazpen gisa. , orainaren maisuak izateko, eta “Alerta 4” amaiera ez-zehatza, amildegiaren ertzean ote garen ez jakiteko beldurrez.
‘NO ESTOY AQUÍ PARA ENTRETENEROS’
F de Asfalto / Madrid, México, Alemania / 30′ / Dance, theatre & flamenco
Albert Camusen mitoaren bertsio librea. Jainkoek zigortu dute Sisifo egunero arroka astun batez zamatuta mendia igotzera eta tontorrera heltzean beste erremediorik gabe erori egingo zaio, eta hala, betirako… Sortzaile lez ditugun bizipenen bidez Sisiforen mitora hurbilduko gara. Sisifo modernoak baikara, egunero harria herrestan eramanez eta momenturo berriz ere hutsetik hasi beharrean.
‘AHORA_YA’
Amaia Bono Jiménez / Euskal Herria / 25′ / Performance & theatre
Denbora linealki bizi dugu eta gure bizitza munduan lerro paralelo gisa marrazten dugu, baina … non kokatzen da garaia? Non espazioa? Eta… zenbat modutan izendatzen dugu hori?
1 LARUNBATA - SATURDAY - SÁBADO ZIRKODOMOA BARAKALDO 12:00 Contest session & fast vermut - 10€
‘A SOLO FOR A NERVOUS SYSTEM’
Klaas Devos & Barely imaginable Beings / Belgium / 30′ / Dance
Pentsamenduaren adierazpenak eta gaizki ulertuak mugimenduaren bidez esploratzen dituen praktika gorpuztuak beteko du espazioa. Eskakizun neurologiko sortak metatzen dituen koreografia algoritmikoa bat-batean exekutatzen da. Mugimenduarekiko borondatearen eta edozein askatasun fisikori dagozkion mugekiko negoziazioaren lekuko da ikuslea.
‘SONNY’
City of Women / Slovenia / 30′ / Performance
‘Sonny’, fenomeno espezifiko baten ikerketa antropologikorako saiakera da, performatiboki egina,Montenegro, Albania, Kosovo eta
Metojia.
urruneko ‘zinpeko birjinen’ istorio eta irudiekiko lilura harritua.
‘OUTSIDE THE CLUB’
Broken Box Collective / UK / 30′ / Circus & movement
Erresuma Batuko paisaia politikoaren eraginez sortutako gaien eta sentimenduen adierazpen bisuala, hiru jokalariek sortua malabare teknikaren, eskulturaren eta mugimendu koreografiaren bidez. Zirku erritmiko eta emozionala, britainiar musikari bikainen soinuarekin.
1 LARUNBATA - SATURDAY - SÁBADO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA TopARTE 19:00
Showcase - Programa Shift Key. Red Internacional de Festivales - 10€
‘MOORE BACON’
Boose Provoost & Kobe Chielens / de polen / Belgium / 30′ / Dance
Gorputza urratu egiten da eta ezinezko formak hartzen ditu;:luzatu, uzkurtu eta apurtu egiten da, gerora gure aurrean forma berri batekin aurkezteko baino ez. Moore Bacon!ek ikuslearen begia engainatzen du behin eta berriz. Hautemate oro sormen ekintza bat da.
‘LÉGENDE’
Romain Beltrão Teule & Supercabras / France / 30′ / Performance
Zer dago / Zer gertatzen da espazioan (- denboran?) itzulpena eta jatorrizko objektu igorlearen / Itzulitako objektuaren artean? ‘Légende’ konferentzien / hitzaldien kodeak hartzen dituen proiektua da, honako galderari buruz hitz egiteko. Abiapuntu gisa hartzen du fikziozko ‘ hegaztien hizkuntza’ren azterketa eta ikerketak sor ditzaketen galderak. ‘Légende’ hitzen munduan sartzeko ahalegina da; haiekin jolastekoa eta zalantzan jartzekoa. Zein dira beren ahalmenak? Non huts egiten dute? Hitza ekintza gisa.
1 LARUNBATA - SATURDAY - SÁBADO KAFE ANTZOKIA 22:00 Clossing - 10€ ARRISKUA PARTY Kafe Kovac - Doan - Free - Gratis
‘ISLA DE SIRENAS’ & ‘PIC-NIC’
Bizkaiko Antzerki Ikastegia / Euskal Herria / 25′ / 25′ / Theatre
Biak ala biak genero desberdinetako lanak eta mezu sozial oso definitua dutenak. ‘Sirenen uhartea’n maitasun erromantikoa eta tratu txarrak jorratzen dira ikuspegi oniriko eta dramatiko batetik. ‘Pic-Nic’, absurduaren antzerkia, gerraren zentzugabekeriaz hitz egiten du, ikuspegi komiko batekin, mezu indartsu batekin. Aktore berberek interpretatutako bi pieza desberdin, gaur eguneko mezuak eta tratamendu zorrotza.
‘DANCE’
Yang Han Bi / Korea / 20′ / Dance
Guztia banitatea da. Budismoaren doktrinetako batek dioen moduan, unibertsoko izaki guztiak uneoro aldatzen dira, beraz, ez dira berean geratzen. Baina jendeak uste du aldagaitza dela, ideia oker hori aldatu beharra daukugu. Orain norberari buruz ari da pieza hausnartzen, iraganeko damuak eta etorkizuneko ametsak lagun, denbora zatituz iraganean, orainaldian eta etorkizunean.