Sarea Shift Key

Jaialdien Nazioarteko Sarea: SHIT KEY egitasmoa

ACT FESTIVALek 2003tik 2016ra arte hartu zuen parte IYMAn (International Young Makers in Action). Nazioarteko jaialdien sare zen hau, eta xede nagusitzat zuen eszena artista berriei zirkuito profesionaletara heldu ahal izateko aukera ematea. Sarean, halaber,  ITs Festival Amsterdam, Skena Up Kosovo, Short Theatre Rome, Future Mess Sarajevo edota BE Festival Birmingham zeuden nabarien beste askoren artean.

Sare honek aurrera pausua eman berri du eta SHIFT KEY proiektu europearra jartzen du martxan. Geure jaialdietan parte hartu ondoren, beren lanak arrakastaz egin izanaren bermearekin, antzoki eta jaialdi handietarako bidean lagundu nahi dugu artista sorta bat.

Egitasmo honek ere Creative Europeren diru-laguntza du. Bere helburua zubiak eraikitzea da hasiberrientzako zirkuituen eta Europako eszena sendotuaren artean. SHIFT KEY-k aurreko egitasmoen uberari jarraitzen dio.

SHIFTKEY egitaraua ACT 2019 jaialdian

Iruzkina idatzi - Escribe tu comentario - Post Your Thoughts


*