15 ikasle eta irakasle Italian

 

EUROPAKO GAZTE IKASLE-TRUKEA  – EUROPERA

Iazko aste santuan hasi genuen egitasmo hau Gorlizen. Alemaniatik, Italiatik eta Euskal Herritik hurbildutako makina bat gazte elkartu ginen Cave tales deitu genuen proiektuan, eta jatorrizko mitologiak ardatz hartuta kultur trukea baliatuz kale ikuskizun ikusgarria burutu genuen Gorlizko kaleetan zehar. Aurton ere, BAI  Alemaniako bi elkarterekin eta Italiako batekin elkartu da eta 15 ikasle-irakasle bidali ditu Polignano a Marera Italian. Clara pujaltek koordinatuko du operaren inguruan burutuko den proiektua eta Urtza Zuazo ikasleohiak eta Marta Alvarez BAIko irakasleek hartuko dute parte.

“EUROPERA- Hiriaren transformazioa mugimendua, musika eta komunikabideeen bitartez./ Transforming the city by movement, music and media”

NOIZ-              Irailaren  9tik 23ra   2015

NON-               Polignano a Mare Italia

NORTZU-                Offener Kunstverein e.V (www.okev.de)elkarte alemandarra  Bachi da Setola (www.bachidasetola.it/) elkarte italiarra BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia (www.bai-bai.net )

16 urtetik 25era bitarteko gazteak dira, alemandarrek antzerki talde amateur bat osatzen dute, italiarrak komunikabideetan adituak dira eta BAItik doazen 15 pertsonak antzerkian erabat murgilduak. Opera ardatz hartuta topaguneak eta elkartrukeak sustatuko dira diziplina artistiko ezberdinak jorratuz  hiria eraldatzeko asmoz mugimendua, musika eta komunikabideen bitartez.