‘8’, Fer Montoyaren lagina Guggenheim Bilbao Museoaren XX urteurrenerako

Guggenheim Bilbao Museoa bere XX. urteurrena ospatzen ari da eta horren harira , arlo desberdinetako 20 artistek museoko instalazioen inguruan sortutako 20 performancez osatutako gehigarri bat prestatzen dihardu El Correok.  ‘8’ da Fer Montoya, BAIko zuzendariak prestaturiko prerformancea, entzunezko bizipen-lana. Aurikularren bidez, bertaratutakoek 8 minutuz Louis Bourgeois artistak sortutako ‘Mama’  armiarmaren mezu bat esperimentatu ahal zango dute. Bidaia labur bat izango da, irratiz igorritako audioa gozatu eta armiarmarekin une batzuk partekatzeko.

Ekintza ekainaren 26an gaueko 22.00etan izango da.   Egitasmo orokorrean Sra. Polaroiska, Mabi Revuelta, Igor Yebra edo Pedro Olea bezalako artistek ere hartzen dute parte . Bakoitzak, aukeratutako museoko lan baten inguruan egingo du pieza bat. Udan zehar egingo dira ekintzok eta ondoren, 100 orriko aldizkari batean jasoko dira , argazkiz eta autoreen aurkezpen txikiez osatua eta egunkariak banatuko du.  Honetaz gain, 20 euskal idazlek museoaren inguruko mikroerrelatoak argitaratuko dituzte, 20 ilustraziok lagundutakoak. Ekintzen bideo bat ere grabatuko da eta berau museoan gordeko da.