‘Jauría’
Próximas actuaciones: 20 de abril en el Centro cultural San Agustín de Durango y 15 de junio en Pabellón 6 de Bilbao Estrenaldia: Martxoa 8-9. Barakaldo Antzokia.
Ikasketa bukaerako proiektua - Crónica de creación
Jauriatarrek urtebetetze ospakizun batera gonbidatzen zaituztete. Saldoa dira. Samalda. Oraindik argi ez dagoena euren istorioaren inguruan dauden baldintzak dira. Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren antzezlanaren sormen prozesua jarrai ezazu, laugarren mailako ikasleen proiektua, Olatz Gorrotxategik idatzia eta zuzendua.
La familia de ‘Jauría’ os invita a compartir con ellos una celebración de cumpleaños. Son una manada. Una jauría. Lo que aún no está tan claro son las circunstancias que rodean su historia. Sigue el proceso creativo de esta obra de BAI Eskola, proyecto final del alumnado de 4º curso de 2017-2018, escrita y dirigida por Olatz Gorrotxategi.
Familia Argazkia | Foto de familia
Ikasturtearen hasierarekin batera BAIn bere ikasketak burutuko dituen talde berri batekin topatzen gara. Aurtengo muntaia Olatz Gorrotxategi irakasle eta antzerkigileak zuzenduko du, Maitane Zalduegi, dantza-irakasle eta koreografoa lagun. Ikasleak, bestalde, beren proposamenak ari dira egiten azken emaitza aberastu asmoz. Hilero lanaren aurre-pausuak azalduko ditugu hemen… korapiloa argitu gabe noski! Momentuz, zenbait gako: talde argazkia, tarta bat, zenbait koadro, botikak… Jarrai ezazu prozesua antzezlan bat hasieratik nola sortzen den ikusi ahal izateko!! |
Arrancamos el curso con una nueva promoción que este año cumple su último curso y despide de BAI Eskola. El proyecto final de este año será una obra escrita y dirigida por Olatz Gorrotxategi, profesora y dramaturga. Le acompaña en el proceso la coreógrafa y profesora de danza, Maitane Zalduegi.
El alumnado participa además, con sus propuestas, en el trabajo final. Cada mes iremos colgando aquí los progresos de la obra… sin desvelar el final. De momento, algunas claves: una foto de grupo, una tarta, cuadros, medicamentos… |
1. Eguna – Crónica de ensayo
2. Eguna – Escena: los juegos del hambre
3. Eguna – Primera reunión de vestuario
Lorena Montenegro berriz ere ikuskizunarten jantzien arduraduna izango da. urtarrialaren 15ean izan zuten lehen bilera Meatzetako ikastetxean, Barakaldon.
Lorena Montenegro será de nuevo la encargada del vestuario de la última producción de BAI. El día 15 de enero fue la primera reunión en Minas, Barakaldo.
4. Eguna: iluminación
Olatz Gorrotxategi idazle eta zuzendariak, Maitane Zalduegi koreografoaren laguntzarekin eta ikasleekin batera, detaile ñimiñoez osatutako giro hertsia sortu dute. Denboraz kanpokoa, ezleku batean kokatua. Famili arteko harremanek jantzia, ez dugu zehatz jakingo non marrazten den errealitatearen eta fikzioaren arteko muga, non hasten den joko krudela eta non bukatzen bizitza gordina. Zer den oraina, eta zer oroimena, zer den gurari eta zer amets.
Ez da erraza beraz, argiztaketaren hautua egitea. Definizio zehatzak aukeratu ala amets beroetan kulunkatu? Bilaketa horretan dihardugu, ikusi nahiko duzuena irudikatzen eta nahiko ez zenuketena iradokitzen, buru belarri.
5. Eguna: atrezzo