Antzerki-Ikasketak

Prestakuntza Arte Dramatikoan/Antzezpenean

  • Ordutegiak: Astelehenetik ostiralera / 10:00etatik 14:00etara
  • Asteko 20 ordu
  • Nahitaezko asistentzia
  • 3 urteko prestakuntza jarraitua
  • 4. Maila: Ikuskizunari laguntzen dioten ikasgaiak eta lan munduan hasteko beharrezko ikasgaiak + Proiektu zuzenketa + Ikasketa amaierako muntaia
  • Ebaluaketa prozesu jarraitua eta norberari egokitua
  • Lan-arloak: gorputza, ahotsa, arlo teorikoa eta antzezpena
  • Matrikula: 1590 euro urteko
Teoria eta praktika uztartuak ageri dira BAIko antzerki ikasketetan. Praktikak ikasturtero: muntaiak.

Ikasketari aurre egiteko modurik erakargarrienetako bat antzerkian jardutea da. Antzerki-muntaketa prozesua eskolako talde edota ikasturte guztiek bizi duten zerbait dugu; izan ere, urtero egituratutako gai programan ikasleek etengabe egin behar diote aurre antzezlanak egiteari. Hala, sorkuntza eta irudimena teknika eta trebetasunarekin batera dabiltza, eskutik hartuta, elkarren osagarri. Ikasketetako laugarren mailan, esperientzia osatu egiten da: entseguak, talde-lanak, ikuskizunen sorkuntza alor guztietan, jantziak, eszenografia, pertsonaiak sakonean lantzea, ikasturte amaierako ikuskizunaren antzezpenak (inguruko emanaldi-guneetara moldatuak)… Hori guzti hori prestakuntzaren azkeneko urratsak borobiltzeko asmoz.

Ikasturte bakoitzeko bi lauhilekoak gainditu ahal izateko, berebiziko zeregina bihurtuko dira asistentzia eta; era berean, lanen aurkezpen erregularra. Ikasleak burututako prozesuaren ebaluaketa arduraz, ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuz eta modu jarraituan egiten da.

Ikaslearen prozesuaren jarraipena ebaluatzeko orduan, ardura, jarraitutasuna eta ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuko dira.

Ikasketa-programaren helburu nagusietako bat prestakuntzaren osotasuna sustatzea dugunez, antzezpen prestakuntza tradizionala praktika sortzaileekin uztartzen dugu: zuzendaritza ikasketak, antzerki-idazketa edota antzerkigintzarekin, horiek izanda aktorearen lanaren zati garrantzitsua osatzen dutenak. Aurrekoei dagozkien oinarrizko ezagutzak izatea ezinbestekoa baita antzerki-ikasketak bukatzerakoan.

  • Gorputza
  • Ahotsa
  • Atal teorikoa
  • Antzezpena
BALDINTZAK kurtso osora sartzeko: 
Banakako elkarrizketa. 
Gutxienez, 17 urte beteak izatea

Ikasketetan interesatuak daudenak trabarik gabe sar daitezke gure ikastegian, plazak geratuz gero betiere. Gure ustez sarrera-probek ez dituzte aurkezten direnen gaitasunak islatzen eta horregatik ez ditugu egiten. Batetik, proba egiteko momentuan ikaslearen egoera ez delako objektiboa eta beraz nekez ebalua daiteke; bestetik, erakustaldia litzatekeelako eta BAI Antzerki-ikastegian helburua ikastea eta partekatzea da, eta ez hainbeste aurrez jakindakoa erakustea.

Prestakuntza bukatzean ikasleek ikasketa-ziurtagiria jasoko dute, ikastegiaren alde egiten duten erakundeek bermatua: Eusko Jaurlaritza, Barakaldoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Urteetan zehar, BAIko Antzerki ikasleek truke desberdinekin osatu dituzte prestakuntzak, hala nola, Londoneko (Ingalaterra) eta Amsterdameko (Herbehereak) eskolekin, edota Krakoviako (Polonia) / Keralako (India) bekak jasota. Izan ere, lan-prozesu hauek ohikoak dira BAI ikastegian: harremana dugu Poloniako Cricotekarekin, Leedseko Unibertsitatearekin (Performing Arts atalean) eta Amsterdameko Thopss Antzerki Musikalerako Ikastegiarekin. Hain zuzen, Holandako Thopssekin urteroko ikasle eta irakasle trukea mantentzen dugu. Gaur egun Berlineko Antzerki elkarte batekin ere ikasleentzako proiektu ugari prestatzen ditugu elkarlanean.

Azken kurtsoetan, ikasleek hala ikasketa amaierako ikuskizuna nola proiektu propioak erakutsiko dituzte, haietako batzuk ACTean erakusteko aukeratuko direlarik (ACT: lan laburren nazioarteko antzerkialdia, BAIk antolatua).

Urteetan zehar ikasle asko izan dira hautatuak ACT Jaialdiak Europako beste jaialdi batzuekin elkarlanean antolatutako nazioarteko biran parte hartzeko: Amsterdam (Herbehereak), Brno (Txekia), Pristina (Kosovo), Brusela (Belgika), Roma (Italia), Birmingham (Erresuma Batua), etab.