Moon ekoizpenak

Moon antzoki ikuskizunetarako ekoizpen profesionaleko proiektua da, orain artean 2 ikuskizun sortu ditu Fer Montoyaren zuzendaritzapean:

  • Giza ahotsa, Jean Cocteau-rena (dantza-antzerkia)
  • Esto no es un Cabaret (testu propioa, antzerki musikala)

Konpainiaren hirugarren ikuskizuna lantzen gabiltza une honetan, Ahizpak izenekoa, Fer Montoyaren testu batean oinarrituta. Ahizpa biren istorio iluna kontatzen du, bata elbarria eta bestea What Ever Happened to Baby Jane? filmearekin obsesionatuta. Iluslegoa leku zakar eta ezeroso batera bidaiatzera behartzen du ikuskizunak, antzezpen fin eta sakona planteatzen duelarik. Maite Agirre, Justi Larrinaga eta Olatz Gorrotxategi dira pertsonaiak taularatzen dituzten antzezleak. Bortizkeria, senideen arteko harremanak eta ezkututako emakumeei buruzko istorioa.

Antzezlana Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da Irailaren 11 eta 12an. Horren ostean Barakaldo Antzokian (ekoizpen lanean laguntzailea), Bilboko Alondegian eta beste hainbat antzokitan egongo da ikusgai.

Kontaktua:

moonprod@rocketmail.com

 

Iruzkina idatzi - Escribe tu comentario - Post Your Thoughts

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.