Antzezpen arloa
Ikerkuntza eszenikoa I eta II
Eszenaratzearen bizipena. Behaketa. Testu dramatikoa transmisio tresna gisa. Testu analisia. Antzerki-jardueraren araberako antzezpena. Erritmo eszenikoaren ikasketa nahiz zuzenketa.
Ikerkuntza eszenikoa III
Aktorea sortzaile. Norberaren proiektu eszenikoak ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta. Antzezpenerako arte-proposamenak. Praktika sortzailea.
Metodoa
Stanislavsky metodoa: hurreratzea. Aktorearen prestakuntza. Zentzumen- eta emozio-memoria. Pertsonaiarentzako prestakuntza. Bat-batekoa. Testu oinarriaren gaineko bat-batekoa.
Inprobisazio match-a I eta II.
Lan praktikoa: bat-batekoaren teknika (Georges Lafarriere. Kanada). Antzeztokia aktorearentzako lantoki.
Helburuak:
- Match teknika pertsonaia lanera egokitzea
- Denboraren eta Espazioaren kontrola
- Norberaren eta kidearenganako konfiantzaren sustapena
- Oreka eszenikoa
- Objektuekin lan egitea
- Inprobisazioen analisi eta kritika
Clown
Pailazo moldeen antzezpen-teknikak lantzea. Antzerki- eta pedagogia-inprobisazioa, munduaz pertsonaia bitxi honen ikuspuntutik jabetzea.
Muntaia-praktikak
Eszenografian edo emandako testu batean oinarrituriko antzezpen praktikak. Aktorearen lana. Talde-lana.
- maila: muntaia profesionala
Irakasleak: Zuzendari desberdinak, eszenografo eta laguntzaileak. Laugarren maila taldekako ikuskizun bat sortzera bideratuta dago, matrikulazio urteko martxo inguruan antzeztuko dena. Normalean muntaia Barakaldo Antzokian antzezten da.
Ikasketa amaierako lanak erakutsi diren beste espazio batzuk EHU, kultura-etxe ugari eta Euskal Herriko zein estatuko kultura-etxeak izan dira, baita Kosovon, Krakovian, Amsterdamen eta Europako beste hainbat hiritan ere, BAIk Europako organismo ugarirekin dituen trukeen esparruan.
Muntaian jardutearen helburu nagusia prestakuntzan dauden aktoreek paper zehatz baten gainean lan egitea eta praktikara eramatea da, eta, halaber, ikuskizunaren moldaketa prozesua bizi dezaten, hala eszenatoki ugarietara nola ikusle desberdinetara moldatuz. Horrek guztiak esperientzia ahaztezina bihurtzen du, sortzailea erabat, eta aparteko prestakuntza-kalitatezkoa.
Gorputz eta ahots arloak
Ahotsa I, II eta III eta Kantua I eta II
Gorputza eta ahotsa oinarrizko tresnak dira aktorearen lanerako. Hala, norberaren aukerak ikertzea eta garatzea lanaren zati garrantzitsua osatuko dute. Gorputzaren eta ahotsaren arteko harreman estua aztertuko da, aktorearen prozesu sortzailearen oinarri gisa.
- Gorputz-dinamikari buruzko ikerkuntza
- Aktorearen gorputz- eta ahots-presentzia
- Gorputzaren eta ahotsaren arteko harremana
- Errtimoa, mugimendua eta ahotsa
- Bizkarrezurra ahotsaren euste-gune gisa
- Erresonantzia espazioak
- Testuen interpretazioa
- Abestien interpretazioa
- Aktorea espazio eszenikoan: objektuekin eta egiturekin lanean
Dantza eta mugimendua (I, II, III)
Helburu nagusia etorkizuneko aktoreek dantza baliabide nahiz mugimendu tankera propioak erabiltzeko gaitasunak garatzea da. Gure bilaketa hainbat teknikaren bidez burutuko da: dantza garaikidea, oinarrizko teknika, bat-batekoa eta sorkuntza, contact-impro… Mugimendua landuko da arnasketatik, erlaxaziotik, zoruarekiko kontaktutik eta gorputzetik abiatuta. Bi klase konbinatuko dira: Dantzaren teknika (1. lauhilekoa) eta Bat-batekoa edo norberaren sorkuntza ateratzeko askatasun handiagoa (2. Lauhilekoa).
Aktorearen Training-a
- Aktorearen prestakuntza fisikoa ahotsari, mugimenduari, antzezpenari eta gorputz-beroketari lotua.
- Hasierako etapa: helburua ikasleen gorputz-heziketa orokorra berrikusi eta berrezartzea da.
- Oinarrizko etapa: ikasketaren maila pertsonala hobetzen eta borobiltzen da., norberaren ezaugarri fisikoak ezagutzeaz gain.
- Kontrolerako prestakuntza etapa: lan fisikoa erakustaldi artistikoekin bateratzen da.
- Antzezpenerako etapa: Ikasleak antzezpenetarako prestatzea (agerraldietan aurki dezaketena lantzea).
Akrobazia
Beharrezko sentsazio, zentzu, koordinazio eta mugimendu desberdinen garapena, aktoreak akrobazia eta oreka-ariketa anitz ugari burutzeko gai izan dadin.
- Malgutasun ariketak eta gorputzaren beroketa
- Norberaren grabitate-zentroa ezagutzea eta gorputz-jokamoldea
- Oreka-ariketak eta akrobaziak banaka, binaka eta talde handiagoetan.
- Objektuen erabilpena akrobazia ariketetan
- Ariketak egoera eszenikoetan
Esgrima
- Oreka eszenikoa lantzea
- Entrenamendu fisikoa
- Entzute- eta koordinazio-ariketak
- Jarduera eszenikoak
Arlo teorikoa
Antzerki-idazketa / Dramaturgia
Antzerki-lan gehienak testu idatzi batetik abiatu ohi dira. Antzerkiak izaera bikoitz hori eskaintzen digu: ikuskizuna eta literatura-generoa. Genero hibridoa dugu beraz, taularen eta orrialde idatziaren artean kokatua egoteak berezitasun ugariz janzten duena. Horregatik hain zuzen, Alfonso Sastrek “parlatura” izendatu zuen antzerki-idazketa—ahozkoaren eta literaturaren arteko gurutzaketa. Ikasgai horietan testu dramatikoari hurreratzen gatzaizkio. Batetik, testuak irakurri eta analizatuaz egingo dugu, baliabideei begiratuta, erabilitako tresnei, dramaturgoek lantzen dituzten osagaiei. Eta bestetik, sorkuntzaz hurreratuko gatzaizkio antzerki-testuari, hau da, idatziaz, praktikara eramanez, irakurketatik eta teoriatik ateratako ikasketak jolasa bailiran. Nola ez, era berean berebiziko jauzi honi ere arreta eskainiko diogu: taula gainean paperetako hitzak irudi bilakatzeko.
Antzerkiaren historia
Antzerkiaren jatorriak. Grezia eta Erroma. Erdi Aroko antzerkia. Errenazimentuko antzerkia. Isabeldar antzerkia. Espainiako komedia berria. Frantziako antzerki klasikoa. Berrezarkuntza. Neoklasizismoa. Erromantizismoa.
XX. mendeko performance-aren teoria
Ibilbide sakona aurreko mendean barrena. Eraginak, korronteak, taula gaineko abangoardiak. Zuzendari eta teoria nabarmenenak.