MUESTRAS ASIGNATURAS 2020/21

Ikasgai ezberdinetan egindako lana ikusi ahal izan dugu aste honetan zehar. Maila guztiek erakutsi izan dituzte lan askotarikoak. Batzuk beraiek sortutakoak, besteak irakasleek lagunduak edo zuzenduak. Lan bikain eta ausartak denak, beraien gaitasunak eta baliabideak ezin hobeto erakusten dituztenak.

 

ASTELEHENA 7

Ikerketa eszenikoa – 1. Maila – Irak: Joseba Lazkano

Beraiek aukeratutako 3 testuen moldaketa propioa erakutsi dute 1. Mailako ikasleek. Dramaturgiak eraldatuz, testu klasiko bat, naturalista bat eta garaikide bat eraldatu dituzte trebetasun handiz.

Antzerki Musikala- 2. 3. Maila – Irak: Maitane Zalduegi, Iñaki Maruri

Rocky Horror Show’ musikal famatuaren bertsioan batera parte hartu dute bi taldeek, ahotsa, dantza, interpretazio abestua eta kabaret bortitzena landuz modu oso iaioan.

 

ASTEARTEA 8

Pertsonaia –2. Maila- Irak: Olatz Gorrotxategi

Ikasleek sortutako testu neutro bat erabilita bakoitzak 5 pertsonaia landu ditu, denon artean dramaturgia orijinal batean taularatu dutelarik, ikusleen barrea eraginez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikerketa eszenikoa– 3. Maila – Irak: Olatz Gorrotxategi

 

It’s Britney, bitch!’ deritzo 3. mailakoek Olatzen gidaritza pean sorturiko bizipen multiplataforma errepikaezin honek. Jatorriz Antigonaren mitotik abiatuta topatu zuten Britney Spearsen istorioa eta haren inguruan eratu dute erakusketa, antzezpen, instalazio, sareetako ekitaldi, performance bizi… den artefaktu hau. Ikusle-partaideak osatu ahal du, bakoitzak bere modura, irakaslea eta ikasleen  artean sortutako gertaera hau eta nolabait alde batean edo bestean kokatu beharko du. #NorDaBritney 

ASTEAZKENA 9

Match dema –1,2. mailak- Irak: Itxaso San Juan

Ikusleek jarritako tituluak ausaz hautatuta, aurreneko aldiz aritu dira elkarren aurka bi taldeak inprobisatzen, kategoria desberdinetan jorratu dituzte gaiok eta azkenean 1go mailakoek ozta-ozta irabazi dute lehia parekatua izan den hau.

Klown – 2. mailak- Irak: Aritza Rodriguez

Inprobisazio propioetatik abiatuta eta eldarniozko egoeretan eboluzionatutako klown ariketak bikoteka, publikoaren algara eragin dutenak. 

Ahotsa –1,3. mailak- Irak: Bea Insa

3 mailako ikasleekin ‘desira deritzon tranbia’ko testuez osatutako interpretazio-ahots ariketa koral interesgarria. 1go mailakoekin berriz Grotowskiren ariketak oinarri, dialogoak landu dituzte

 

OSTEGUNA 10

Metodoa – 2. Maila – Irak: Joseba Lazkano

Lorcaren ‘La casa de Bernarda Alba’ko eszena koral pare bat aukeratu dugu ikasleek interpretazio naturalista eta testuaren erritmoa eta intentzioak lantzeko.

Interpretazio testuala – 3. Maila – Irak: Joseba Lazkano

Beraiek aukeratutako bakarrizketa bana egin dute 3. Mailako ikasleek irakaslearen gidaritza pean.

Hona hemen aukeratutako monologoak:

OSTIRALA 11
Proiektu pertsonalak- 3. Maila – Koord: Olatz Gorrotxategi

3 mailako ikasleek urtean zehar eszena-proiektu bana sortu dute eta 1. eta 2. mailako ikasleak zuzendu dituzte, otsailean eta ekainean erakutsitako 2 txandatan. Lan bikainak denak!!!

PP1 – Jon Codina OPERACIÓN: GRAN ASCENSIÓN Una grotesca parodia absurda de las fuerzas del estado propias de una sociedad formada por ratas.

PP2 – Ibon Presno De su propia historia. Bajo la pareja perfecta se esconden conflictos que sólo esperan una chispa para estallar

PP3 – Araitz Elorriaga: Sars-2 Una doctora, una enfermera, una auxiliar de enfermería y una paciente cuentan las experiencias vividas antes y durante la pandemia del Coronavirus

PP4 – Nerea Mesa  ¿Seríamos los mismos? El tiempo es el motor central de la vida.