Nazioartekoa

Nazioarteko grina duen ikastegia

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia Espainia eta Europako hainbat jaialditara joatera gonbidatua izan da ikuskizun ezberdinak aurkezteko.

BAI-ko zenbait produkziok Guadalajarako FUT-ean eta Pristinako SKENA UP (Kosovo) jaialdietan hartu izan dute parte, eskolako muntaiak aipatutako jaialdiko NEW SPIRIT saria irabazi zuelarik.

Horrez gain, Tel Aviveko Olive eta Moskuko Your Chance-era joatera ere gonbidatu zuten.

Era berean, BAIk Belgradoko FIST-en, Scarborough-ko NSDF-en eta Amsterdameko ITs-ean lanak aurkeztu izan ditu.

Bidaiak, egonaldiak eta ikasketa ordainduak eskaini izan dizkiegu hainbat ikasleri beka gisa, modu horretan haien irmotasuna, ardura eta antzerki egokitasuna sarituz. Hainbat ikasle Krakovian, Keralan (India) eta Europako jaialdi ugaritan zehar egiten den nazioarteko biran izan dira(jaialdi horiekin hain zuzen Maratoi proiektua mantentzen dugu); Belgrado, Scarborough, Amsterdam, Kosovo…

BAIko ikasle ezberdinek Krakovian kokatua dagoen Tadeus Kantorren Cricotekarekin egindako trukeetan ikasi dute, eta proiektu anitz egin izan dira Londreseko Central Saint Martins-arekin elkarlanean.

Halaber, hainbat irakasle ere Australiara bidali izan dira, Perth-eko WAAPA eskolako taldearekin hilabete eta erdiko antzerki-proiektu batean lan egitera.

2009az geroztik Amsterdameko THOPSS antzerki-musikal ikastegiarekin ere ikasle-irakasle trukea burutzen dugu.

2014tik 2017ra arte, urtero, Italia eta Alemaniarekin batera, Cave Tales, EurOpera y Foreing Bodies proiektuak egin ziren.