Sra. Polaroiskaren saio magistrala, ACTmosfera Artaziak taldeak gidatua eta arte eszeniko berritzaileenen bi saio

BIDEOA | EGITARAUA | MASTERKLASSAK

ACT Nazioarteko Jaialdiaren bigarren eguna, maiatzaren 30a, goizeko 9: 00etan hasiko da Barakaldo Antzokian SraPolaroiska kolektibo artistikoaren ‘Kamera eta gorputza’ saio magistralaz.

Arratsaldez 19: 00etan leku berean, Barakaldo Antzokian, nazioarteko hiru lan. ‘Équilibre Precáire’, Colletif Tarabicote Frantziako konpainiaren eskutik bata, Massive Owl britainiarren “The Dolphin Hotel” jarraian, eta azkenik Chum-Project korearren “Ringwanderung”.

22: 00etan Kafe Antzokian itxiko dugu eguna hiru piezekin. As Marías-ek ‘Las 2 en punto’ aurkeztuko du, Francoren garaiko bi ahizpa anarkista galiziarren istorioa. Ondoren Artscenico konpainia alemaniarrak emanaldi labur eta oso berezia emango du, ‘Moon Night’ izenekoa. Bukatzeko, Tetrapode frantsesek mugimendu lan zehatz bat aurkeztuko dute, ‘Co-Pulation’ deritzona.

Urtero bezala, 15: 30ean Bilbao Baila dantza estudioan ACTmosfera topaketak antolatuko ditugu; bertan, programatzaileek eta artistek ideia, iritzia eta arte eszenikoen inguruko pertzepzioak partekatuko dituzte. Aurten, Artaziak, kultur bitartekaritzan espezializatutako kolektiboak, saiook dinamizatuko ditu, artistek duten berrikuntzako gaitasuna eta bere gain hartzen dituen arriskuen inguruan hausnartzeko.

Equilibre Precáire

The dolphin hotel Ringwanderung

moon Las 2 en punto Co-Pulation