Metodologia

Prestakuntza eszenikoa nola ulertzen dugun  

BAI Antzerki eskolan ACT lan laburren nazioarteko antzerkialdia antolatzen dugularik, kontinentean Arte Dramatikoa eta Dantza irakasteko erabiltzen diren metodologia anitz eta osoenekin gaude kontaktuan. Horrek sistema ireki, berriztagarri eta malgu batekin lan egitera garamatza, ebaluatzeko dogmarik gabe baina gauzak argi edukita. Hala, gure sistema berrikusi egiten da aktoreak prestatzeko prozesuan emaitza posible onenak lortzeko asmoz.

Parte-hartzea eta asistentzia dira ikasketa-prozesuaren garapenerako gakoak, baita norberarekiko zein lankide den taldearekiko konpromisoa ere. Ikasle bakoitzak exijentzia-maila desberdina izango du; hasierako mailaren arabera, eta kurtsoko helburu orokorrak taldearen beharretara egokituko dira. Irakasleak hainbat aldiz batzen dira urtean zehar ikasleen prozesua banaka ebaluatzeko.

Helburu nagusia etorkizuneko aktore lan egiteko gogoa beregana dezan da, eta baita norberaren sorkuntza zein antzezte-prozesuak aurkitu eta ikertzeko gogoa sustatzea.. Era berean, irakaskuntza-ikasketa prozesuan bereganatzen diren  gaitasun teknikoak garatzeko helburua ere nabarmena da, ondoren, prozesua bukatzean, modu autonomoan erabili  ahalko dituztenak. Beste ikastegi batzuetako praktikak eta bekak prozesuaren osagarri dira. Eskolan lan-poltsa bat dago, ikasketak bukatu osteko ibilbide profesionalerako laguntza gisa.