BAI Eskolak kaleak hartzen ditu ‘Bodas de Sangre’ antzeztuz

BodasmuestraBAIBodasmuestraBAIBodasmuestraBAI

 

 

 

 

 

Martxoak 10 eta 11an Barakaldo Antzokian Lorcaren tragedia antzeztuko duten 6 aktoreek kalea eskenatoki bihurtu dute bertatik pasatzen diren lagunen sorpresarako.

Eztei gauean ihes egiten duten bi maitale. Ilargitean ehizaldi bat antolatzen duen senar abandonatua…  BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko XIII. promozioko ikasleek, kaleak hartu dituzte astelehen honetan. Barakaldoko Herriko Plazan eskenatoki inprobisatu bat eraiki dute Bodas de Sangre lanaren III. ekitaldia 20 bat pertsonen aurrean taularatzeko. Proposamena, poetaren eszena sinbolikoena dena, benetako istorio batean oinarritua dago eta muntai honetan elementu oniriko eta surrealistak batzen ditu, bukaera tragiko batean garatuz.

Kaleko mostra, ikuslegoak Barakaldo Antzokian Joseba Lazkanoren zuzendaritzapean ikus dezakeenaren aurrerapen txiki bat da. Paseak martxoaren 10ean arratsaldeko 20.30etan eta 11an, arratsaldeko 20.00etan, izango dira.

Antzerkigilearen hilketaren 80. hamarkadan, errekuperatu eta gau-egunera ekarri nahi izan dugu testu hau, gaurkotasuna emanez, poetak bere garaian egin zuen moduan. Bizkaiko Antzerki Ikastegiko azken lana biolentziaren kontrako oihua izan nahi duelako.